KANDELARIO EGUNA
Antzinaroan udaberria noiz etorriko zen iragartzen ahalegintzen ziren neguaren erdialdean, eguraldi hobea noiz ailegatuko zen jakiteko. Erromatarren garaian, esaterako, jai bat ospatzen Antzinaroan udaberria noiz etorriko zen iragartzen ahalegintzen ziren neguaren erdialdean, eguraldi hobea noiz ailegatuko zen jakiteko. Erromatarren garaian, esaterako, jai bat ospatzen zen horretarako. Herrietako kaleetan desfileak egoten ziren eta parte hartzaileek kandelak eramaten zituzten. Hortik datorkigu Euskal Herrian ospatzen dugun Kandelario Eguna.
Gaur eskolan ospatu dugu. Ikusi nahi izanez gero, egin klik irudian.
KANDELARIO HHko ikasleekin
AURREMATRIKULA 2021-2022
2020-2021 ikasturterako onartzeko eta matrikulatzeko deialdia. Eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 18an hasi eta 29an amaituko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik irudian.
Egungo egoera kontuan hartuta (COVID), eskaerak aurkezteko telefono bidezko hitzordua eskatuko da: 946253100
EGUTEGIA:
- Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea:
- On-line: 2021eko urtarrilaren 18tik 29ko 24:00etara arte
- Aukeratutako lehenengo ikastetxean: idazkaritza ordutegian, 2021eko urtarrilaren 18tik 29ra
- Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: 2021eko otsailaren 16a
- Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2021eko martxoaren 9a
- Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: 2021eko martxoaren 16ra arte
- Eskabidean atzera egitea: 2021eko martxoaren 16ra arte
- Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2021eko martxoaren 23a
- Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: 2021eko martxoaren 26a
- Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: 2021eko apirilaren 23ra arte
- Itxarote-zerrendaren iraunaldia: 2021eko irailaren 17ra arte
EUSKARALDIA